Teach English Galderarik ohikoenak

Espainian British Council-ekin irakasle gisa lan egiteko honako hau beharko duzu:

  • lizentziatura bat eta
  • aitortutako irakasle titulua eta
  • gutxienez 2 urteko esperientzia ingeleseko irakasle gisa.

British Councilek udako ikastaroetarako irakasleak kontratatu ohi ditu, eta baita ikasturtearen hasieran ere.

Jar zaitez harremanetan zugandik gertuen duzun ikastetxearekin informazio gehiago lortzeko.

Gure TeachingEnglish web guneak honako hau eskaintzen du:

  • jaisteko material didaktikoak, jarduketa laburretatik ikasgai osoetara, haurrei eta helduei klaseak emateko;
  • irakaskuntzako zenbait alderdiri buruzko artikuluak;
  • irakasle gisa prestatzeko eta garatzeko materialak.

Helduentzat eta haurrentzat ikasketarako baliabideak eskaintzen dituen web gune espezializatu bat dugu:

British Council-ek ez du kontraturik egiten toki bakoitzeko agintarien izenean, eta ez du Erresuma Batuan lana bilatzeko laguntzarik ematen. Erresuma Batuko klaseei buruzko informazioa lau General Teaching Council-etan lor dezakezu. Bertan honako hau aurki dezakezu:

  • Erresuma Batuan irakasteko era,
  • Zure tituluen onarpena Erresuma Batuan,
  • irakasle gisa lana aurkitzeko aukera.

Get into teach.

General Teaching Council Eskoziarako.

General Teaching Council Ipar Irlandarako.

General Teaching Council Galeserako.

Espainiako irakurleak Espainiako Hezkuntza Ministerioarekin jarri behar dira harremanetan programan parte hartzeko eskaria egiteko.

dcsimg
Text Only Options

Top of page


Text Only Options

Open the original version of this page.

Usablenet Assistive is a UsableNet product. Usablenet Assistive Main Page.