Ingeles ikastaroak Young Learners-entzat
Bilboko British Council ikastetxeak ordutegi aniztasun zabala eskaintzen du bi adin taldetan banatutako Young Learners-entzat:
- 6 eta 17 urte arteko ikasle gazteenak
- 17 eta 22 urte arteko heldu gazteak
Maila guztietarako ikastaroak ditugu, ikasleek, hasi berrien mailatik hasi eta Cambridgeko Unibertsitateko Proficiency maila lor dezaten. Maila jakin batzuetan, Cambridgeko Unibertsitateko titulu bat eskuratzeko presta daitezke, First Certificate, Advanced edoProficiency, besteak beste. Klase guztien ezaugarria, British Council-ek garatutako ikasketarako laguntza da, ikasleari laguntzeko taldeak barne. Ikasleak astean behin edo birritan etor daitezke klasera; ordutegi aniztasun zabala dugu, beraien agendetara –eta zurera– egokitu ahal izateko.
Irakurri gehiago Young Learners-ei zuzendutako ingeles ikastaroei buruz.
Helduei zuzendutako ingeles ikastaroak
Bilbon dugun ikastetxeko ingeles ikastaroek maila guztiak biltzen dituzte, hasi berritik maila altuenera. Ikastaro batzuetan, Cambridgeko Unibertsitateko titulu bat eskuratzeko presta zaitezke, First Certificate, Advanced edo Proficiency, besteak beste.Horrez gain, komunikazioan edo negozioetan espezializatutako ikastaroak ere eskaintzen ditugu. Klase guztien ezaugarria, British Council-ek garatutako ikasketarako laguntza da. Gure ordutegien aniztasuna dela eta, zuretzat egokienak diren ordu kopurua eta egunak aukeratu ahal izango dituzu.
Irakurri gehiago helduei zuzendutako ingeles ikastaroei buruz.
Zein da ikastarorik egokiena zuretzat?
Ikastaro egokienean zaudela ziurtatzeko, matrikula egin aurretik zure mailari buruzko proba egin beharko duzu. Test horrek, ahoz eta idatziz duzun ingeles maila neurtzen du, eta gehienez ere ordubete iraungo du. Proba hori egin beharko duzu
- Gurekin ikasten duzun lehen aldia baldin bada, edo
- Azkeneko ingeles ikastaroa egin zenuenetik sei hilabete baino gehiago igaro badira.
Azken urtean Cambridge First (FCE), Advanced (CAE) edo Proficiency (CPE) gainditu baduzu, ez duzu probarik egin behar, baina zure lehen klase egunean titulua ekarri beharko duzu.
Erreserbatu hitzordua mailari buruzko proba egiteko